
sábado, 26 de diciembre de 2009
Neuropsikologia

jueves, 24 de diciembre de 2009
Nerbio ehuna osatzen duten zelulak
Nerbio ehunak, nerbio sistemaren erraiak osatzen ditu. Bi gorputzek osatzen dute, alde batetik zelula nerbiosoak, edo neuronak, eta haien luzapenak. Eta bestalde, neuroglia edo zelula glialak.
Neuronak, forma ezberdinetakoak izan daitezke, eta luzapen asko eduki ditzakete. Kinada nerbiosoak garraiatzen espezializaturik daude. Aintzina uste zen zelula hauek ugaltzen ez ziren zelula bakarrak zirela, gaur egun badakigu ugaldu egiten direla, baina oso abiadura motelean. Hiru neurona mota daude:
martes, 22 de diciembre de 2009
Nerbio Sistema
Gure gorputzeko nerbio sistema bi atal dauzka, Erdiko Nerbio Sistema eta Nerbio Sistema Periferikoa.
ERDIKO NERBIO SISTEMA
Entzefaloak eta orno muinak osatzen dute. Hiru mintzek babesten dute, hauei ere meninge deritze, kanpotik barrura: duramaterra, araknoidesa eta piamaterra. Gainera, hezurrek ere babesten dituzte egitura hauek, hala-nola, kraneoa eta ornoak.
Errai hauen barnean likido zefalorrakideoa dago. Likido honek funtzio ezberdinak betetzen ditu, haien artean sustantzien elkartrukea, produktu errezidualen eliminizaioa, oreka ionikoa mantendu eta amortiguatzaile moduan.
Sistema hau osatzen duten zelulak oso era berezian antolatzen dira, bi egitura bereizten direlarik.Sustantzia grisa, non zelulen gorputzak dauden, eta sustantzia zuria, non zelula hauen luzapen dendritiko eta axoiak dauden.
Sistema hau gure gorputzeko inportanteenen artean dago, izan ere, informazioa jaso, prozesatu eta eratzunak bidaltzen ditu.
NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA
Erdiko nerbio sistemaren kanpoan dauden, edo kanpora (errai eta gorputz adarretara) luzatzen diren neuronek osatzen dute. Sistema hau ez dago babesturik ez hezurrekin ezta muga hemtoentzefalikoarekin ere, horregatik toxinen aurrean eta kalte mekanikoen aurrean babesik ez dauka. Kontzienteki egiten ez ditugun erantzunen bidez, gure barne erraiak koordinatu, erregulatu eta integratzen ditu.
Beste azpiatal hauetan desberdindu daiteke nerbio sistema periferiko. Alde batetik, Nerbio Sistema Somatikoa dago, zeinek funtzio organikoak aktibatzen dituen. Bestalde, Nerbio Sistema Autonomo edo begetatiboa dago, honek energia gastua babestu eta moderatzen du. Milaka neurona osatzen dute, oso luzeak dira eta normalean nerbiotan antolatzen dira. Erdiko nerbio sistema eta gorputzeko beste tokien artean informazioa elkartrukatzeko balio du. Azkenik, nerbio periferikoak dauzkagu, hauek hiru geruza dauzkate endorneuroa, perineruoa eta epineuroa.
domingo, 20 de diciembre de 2009
Forma eta funtzioa

viernes, 18 de diciembre de 2009
eHealth

eHealth, da teknologia berrien erbilpenari osasun arloan eman zaion izena. Kontzeptu hau, Europa mailan sakonki zabaltzen ari da. Horren lekuko martxoan Bartzelonan egingo den konferenztia da, non eHealth eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (ICT) barnean egon diren aurrerapen guztiak bateratuko diren.
