jueves, 7 de enero de 2010

Ikasteko ahamenak eta birsorkuntza neuronala



Ikerlari batzuen ustez, gure ikasteko ahalmena neuronen birsorkuntzarekin estuki lotuta dago. Teoria honen arabera, berriztatzen diren neuronak, hiltzen direnak ordezkatzea baino funtzio garrantzitsuago bat daukate. Sortzen diren neurona berri hauek gure garuna eguneroko esperientzietara adaptatzen omen dute.

Animaliekin egindako ikerkuntza batean, helduengan sortzen ziren neurona berriak aztertu zituzten. Saguen hipokanpoan jaiotzen diren zelulak ikertu zituzten. Sortu eta egun batzuetara neurona horiek jaiberri baten oso antzekoak ziren malgutasun eta funtzioaren aldetik. Eta malgutasun hori da pentsarazten gaituena birsorkuntza neuronala beharrezkoa dela ikasketa eta memoria prozesuetarako helduetan.

Jaioberri baten garun barnean dauden neuronak bereziak dira ume horrek oraindik bere kabuz ezer ere ez duelako ikasi. Zelula horiek umea garatzen doan heinean garatuko dira ere. Horrela umeak hitz egiten, ibiltzen, irakurtzen... ikasiko du. Helduengan mota horretako neuronak topatu izana oso garrantzitsua da.

Alde batetik, orain arte neuronak berriztatzen ez zirela pentsatzen genuelako. Eta bestetik, gauza berriak nola ikasi ditzakegun azaltzen duelako. Izan ere, neuronak badira gure oroimen eta ahalmenen gordeleku, zelula horiek hiltzerakoan gauzak ahastuko genituzke, eta berriztatzen ez direlaren teoria jarraituz, egunero gero eta gutxiago jakingo genuke. Baina, egoera patologikoak alde batera utzita, badakigu hori horrelakoa ez dela eta gauza berriak ikasi ditzekuga denbora joan ahala aurretik genekizkienak ahastu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario