sábado, 16 de enero de 2010

Dieta egitea ez omen da hain erraza

Hurrengo bideoan janariarenganako pertsona batzuek duten adikzioa azaltzen da. Ikerketa honen ostean antzeman da kasu batzuetan dieta egitea hain erraza ez dela. Izan ere, pertsona batzuen kasuan, arazoak neurologian du bere oinarria.




Bideoan ikusi ahal izan dugunez, pertsona batzuen errekonpentsa zentruak janari irudietara sentikorragoak dira. Horregatik dieta egiten saiatzen diren bakoitzean, huts egiten dute. Kasu horietan, dieta egiteari uzten diotenak helburuak lortu baino lehen, ez da gogo nahikorik jartzen ez diotelako. Baizik eta, haien garunak dietaren aurkako mezuak bidaltzen dizkietelako.


Aurkikuntza honek, beste hainbat ikerketetan lagundu dezake. Janariarenganako gehiegizko erakarpena ematen den bezala, azter daitezke beste adikzioen zergatiak. Errekonpentsa zentruak estimulu ezberdienen aurrean kitxika daitezke, pertsona hauen kasuan janariaren aurrean da. Beste kasuetan drogen aurrean, erosketen aurrean edo harriskuaren aurrean izan daiteke.

Baina, nola daki zentru honek zeren aurrean kitxukatu behar den? Nola erabakitzen da zein den estimulua? Eta inportanteena, honek guztiak badauka erlaziorik gure izaerarekin? Hau da, gure erabakiak, gustuak eta jokaerak zentru honen estimulazioarekin zerikusirik ba ote du?

No hay comentarios:

Publicar un comentario