
Sigismund Schlomo Freud (1856-1939), mediku eta neurologo austriarra, psikoanalisiaren aita.
Hasieran hipnosiarekin interesatu zen eta teknika hau erabili zuen gaixotasun mentalak tratatzeko. Gerora, hipnosia alde batera utzi zuen, baina ez guztiz, asoziazio askea eta ametsen analisia jorratzeko. Horrekin, gaur egun "hitzaren sendagaia" moduan ezagutzen duguna sortzeko. Hau guztia psikoanalisiaren hasiera puntua izan zen.
Freuden teoriak eta pazienteei ematen zien tratamendua polemika handia sortu zuten XIX. mendeko Vienan. Haien gaineko eztabaida gaur egunerarte dirau. Bere ideak sarritan kritikatzen dira eta jende askok Freuden obra pentsamenduaren eta kulturaren arloan deskribatzen du medikuntza eta neurozientzietan baino.
Freudek bi kanpo garatu zituen aldi berean. Alde batetik, adimen eta giza jokaeraren inuruko teoria bat sortu zuen. Eta bestalde, teknika terapeutiko berriak garatu zituen gaixotasun psikikodunentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario