jueves, 24 de diciembre de 2009

Nerbio ehuna osatzen duten zelulak

Nerbio ehunak, nerbio sistemaren erraiak osatzen ditu. Bi gorputzek osatzen dute, alde batetik zelula nerbiosoak, edo neuronak, eta haien luzapenak. Eta bestalde, neuroglia edo zelula glialak.

Neuronak, forma ezberdinetakoak izan daitezke, eta luzapen asko eduki ditzakete. Kinada nerbiosoak garraiatzen espezializaturik daude. Aintzina uste zen zelula hauek ugaltzen ez ziren zelula bakarrak zirela, gaur egun badakigu ugaldu egiten direla, baina oso abiadura motelean. Hiru neurona mota daude:

Neurona sentsitiboak, impultsoa zelulatatik jasotzen dute.
Neurona motoreak, mezua bidaltzen dute erraiera.
Neurona konektiboak, neurona sentsitibo eta motoreen arteko ekintzak binkulatzen dituzte.




Zelula glialak, zelula laguntzaileak dira. Neuronak babestu eta elikatzen dituztenak. Gliak itsakorra esan nahi du, nerbio egoitzen sostengua osatzen duen ehuna da. Sare oso estu batek osatzen du, eta bertan zelula ezberdinak aurki daitezke:

Glia zentrala, Erdiko Nerbio Sisteman topatzen da:

Astrozitoak, zelulen euspena eta elikagai iturria.

Oligodendrozitoak, Erdiko Nerbio Sistemarako mielina sintetizatzen du.

Mikroglia, fagozitosia, Erdiko Nerbio sistemaren makrofagoa da.

Zelula Ependimarioak, likido zefalorrakideoaren mugimendua errazten du hobi ependimarioan zehar.


Glia periferikoa, Sistema Nerbioso Periferikoan topatzen da:

Schwann_en zelulak, likido zefalorrakideoa sintetizatzen du. Muga hematoentzefalikoan zehar.

Zelula kapsularrak, nerbio Sistema periferikoan mielina simtetizatzen du.

Müller_en zelulak, ganglio errakideotako zelula ganglionarrak eutsi, babestu eta elikatzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario