Hasiera batean, beste klase kide batekin batera, neurokirurgia hartu nuen gaitzat. Baina, kurtsoa aurrera joan ahala, apur bat sakondu eta neurologiara pasa nintzen. Oraingo honetan, eta bloga dela medio, giza buruaren barnean bidai bat egitea gustatuko litzaidake. Horretarako, neurologia eta psicologiaren arteko fusioa egiten saiatuko naiz.
Egia esateko, ez da dibulgazio zientifikoko blog bat izango honako hau. Izan ere, ni neu oraindik ez naiz medikua. Baina blog batek burutik gurutzatzen den edozein ideia plazarezteko bide paregabea denez, buruaren beraren forma eta funtzioan hausnartuz burutik pasatzen zaidana argitaratuko dut.
Besterik gabe, agur bero bat irakurtzeko denbora duen edonorri eta hurrengo baterarte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario