martes, 22 de diciembre de 2009

Nerbio Sistema

Gure gorputzeko nerbio sistema bi atal dauzka, Erdiko Nerbio Sistema eta Nerbio Sistema Periferikoa.


ERDIKO NERBIO SISTEMA

Entzefaloak eta orno muinak osatzen dute. Hiru mintzek babesten dute, hauei ere meninge deritze, kanpotik barrura: duramaterra, araknoidesa eta piamaterra. Gainera, hezurrek ere babesten dituzte egitura hauek, hala-nola, kraneoa eta ornoak.

Errai hauen barnean likido zefalorrakideoa dago. Likido honek funtzio ezberdinak betetzen ditu, haien artean sustantzien elkartrukea, produktu errezidualen eliminizaioa, oreka ionikoa mantendu eta amortiguatzaile moduan.

Sistema hau osatzen duten zelulak oso era berezian antolatzen dira, bi egitura bereizten direlarik.Sustantzia grisa, non zelulen gorputzak dauden, eta sustantzia zuria, non zelula hauen luzapen dendritiko eta axoiak dauden.

Sistema hau gure gorputzeko inportanteenen artean dago, izan ere, informazioa jaso, prozesatu eta eratzunak bidaltzen ditu.

NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA

Erdiko nerbio sistemaren kanpoan dauden, edo kanpora (errai eta gorputz adarretara) luzatzen diren neuronek osatzen dute. Sistema hau ez dago babesturik ez hezurrekin ezta muga hemtoentzefalikoarekin ere, horregatik toxinen aurrean eta kalte mekanikoen aurrean babesik ez dauka. Kontzienteki egiten ez ditugun erantzunen bidez, gure barne erraiak koordinatu, erregulatu eta integratzen ditu.

Beste azpiatal hauetan desberdindu daiteke nerbio sistema periferiko. Alde batetik, Nerbio Sistema Somatikoa dago, zeinek funtzio organikoak aktibatzen dituen. Bestalde, Nerbio Sistema Autonomo edo begetatiboa dago, honek energia gastua babestu eta moderatzen du. Milaka neurona osatzen dute, oso luzeak dira eta normalean nerbiotan antolatzen dira. Erdiko nerbio sistema eta gorputzeko beste tokien artean informazioa elkartrukatzeko balio du. Azkenik, nerbio periferikoak dauzkagu, hauek hiru geruza dauzkate endorneuroa, perineruoa eta epineuroa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario