
Neuropsikologia, neurologia klasikotik eratorritako medikuntzaren atala da, zeinetan gaixotasun zerebralak konportamenduan duten eragina aztertzen den. Ezaugarri honengatik interes zientifikoa eta klinikoa sortzen du.
Alde batetik, funtzio kognitiboen antolaketa anatomo-funtzionala ulertzera garamatza. Bestetik, gaixotasun zerebral batek indibiduoaren konportamenduan izango duen eragina identifikatzen laguntzen du.
Ondorioz, neuropsikologia, ezagutza zientifikoaren atal berri bat da praktika klinikoan lagunduko duena. Bere garapena, neurozientzia eta psikologiari esker lortu ahal izan da. Neuropsikologiaren helburu nagusia, aktibitate zerebrala eta goi mailako funtzio psikologikoen arteko lotura aztertzea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario