domingo, 20 de diciembre de 2009

Forma eta funtzioa

















Neurologia, nerbio sistemaren akatsak tratatzen dituen zientzia da. Psikologia, pertsonen jokabidea eta haien prosezu mentalak aztertzen dituen zientzia da. Horrela esanda badirudi haien artean erlazio posiblerik ez dagoela, baina apur bat pentsatuz gero, argia da biek haien baitan garuna daukatela.

Garunaren papera argia da neurologian, nerbio sistema zentralaren parte da, kinadak jaso eta bidaltzen dituena. Horreterako, neuronetaz baliatzen da, eta akatsen bat dagoenean neurona edo zelula laguntzaileetan izaten da.

Baina alderdi psikologikoan nola jakin daiteke garuna dela tresna nagusia? Gainontzeko erraien funtzioa nahiko ezaguna da gaur eguneko medikuntzan, eta horregatik nahiko argi daukagu haien erlazioa gure jokabidean ez dela zuzena. Egia da tripako mina daukagunean, adibidez, eta osasuntsu sentitzen garenean ez dugula berdin jokatzen. Baina gure konportamendua aldatzen duena mina da, eta mina nerbio sistemaren bidez garraiatzen da gure garunera.

Bestalde, norbaitek depresioa daukanean, medikuak ematen dizkion botikak, orokorrean, neurotransmisoreak izaten dira, neuronen arteko sinapsiak areagotzeko. Modu honetan ere adimena eta memoria areagotu daitezke. Baina kasu honetan axola zaiguna depresio batetik egora "normal" batera pasatzea da. Neuronen papera trantsizio horretan.

Egia da gaur egun ez dakigula neuronen, eta batez ere garunaren papera gure jokabidean, baina badakigu erlaxionaturik egon behar dutela. Momentuz ezin da ziurtatu neurologia eta psikologiaren artean lotura dagoenik. Baina, lanabes berdina badarabiltzate, harremanik egon beharko da, ezta?


No hay comentarios:

Publicar un comentario