lunes, 28 de diciembre de 2009

Phineas Gage

Phineas P. Gage (1823-1860) trenbideen langile bat zen, eta istripu baten ostean garunean akats konponezinak jasan zituen. Metalezko barra batek zeharkatu zuen bere lobulu frontala eta horren ostean ez zen pertsona berdina izan. Izaera eta jokaeran aldaketa bortitzak jasan zituenez, frogatu zen lobulu frontala direla emozio, jokaera eta funtzio ejekubioen arduradunak.

Gageren lana hurrengoa zen, arkaitzetan egindako zuloetan karga explosiboak jarri behar zituen. Horretarako, zuloan polbora sartu, detonagailua jarri, arearekin estali eta metalezko makil batez zapaltzen zuen. Egun horretan area ahastu zuen eta makilarekin zapaltzerakoan txispa bat atera zen polbora estandaraziz.

Makila, metro bateko luzeera, 3cm diametro eta 6kg pisatzen zituen. Abiadura handiz irten zen eta Phineasen burua zeharkatu zuen. Eskerreko kasailetik sartu eta burugangaren gainetik irten zen, kortexa zeharkatuz.

Istripuaren ostean Gagek bizirik zirauen, baina ez hori bakarrik, momentu oro konsziente mantendu zen. Gainera, bera kabuz ibiltzeko eta koherentziaz hitz egiteko gai zen. Baina denbora aurrera joan ahala, Phineas ez zela berdina argi zegoen. Ahalmen fisiko guztiak normaltasunez garatzeko gai zen, baina bere izaera guztiz ezberdina zen. Oso pertsona ezegonkorra bihurtu zen.

Gagen kasua lehenegotariko bat izan zen lobulo frontalen funtzioak izaera, sentimendu eta interakzio sozialetan zerikusirik zutela argi uzten. Gertaera honen aurretik, lobolu frontalak funtziorik gabeko egitura irtenak ziren. Gainera kasu kliniko hau jokaeraren oinarri biologikoaren ikerkuntzari hasiera eman zion.

Gaur egun Phineas Gagen garezurra eta hau zeharkatu zuen makila Harvard Unibertstiateko Medikuntza Museoan ikusgarri dago.




No hay comentarios:

Publicar un comentario