martes, 29 de diciembre de 2009

Siestaren oinarri neurologikoa

Siesta, nahia ala beharra?

Betidanik uste izan da siesta botatzea hegoaldeko lurraldeetako tradizioa zela. Baina Manchesterreko Unibertsitateko ikertzaile batzuek siestak oinarri neurologiko bat baduela aurkitu dute. Hona hemen azalpena ematen duen bideoa.







Ikerkuntza honen arabera, glukosa odolan diaruen bitartean norexina sortzen duten neuronak inaktibatzen ditu. Horren ondorioz, neuronek seinaleak bidalzteari uzten diote eta logure estadio batean sartzen gara.

Glukosa dietatik hartzen dugun azukrerik ugariena da, eta gure zelulen elikagai nagusia. Norexina, ordea, gure organizmoan dagoen molekula bat da eta esnatuta mantentzen gaitu. Gainera, norexinan aldaketak narkolepsia eta obesitatea sortzen dutela ikusi da.

Siestaren gainean beste hainbat ikerketa dago, eta guztien aburuz siestarena oso praktika ona da. Izan ere, gure neuronen funtzioa txikituta dagoen minutu hauetan ordenagailuak bagina bezala "reiniziatzen" gara. Esnatzerakoan guztiz indar gehiturik gaudela.

lunes, 28 de diciembre de 2009

Phineas Gage

Phineas P. Gage (1823-1860) trenbideen langile bat zen, eta istripu baten ostean garunean akats konponezinak jasan zituen. Metalezko barra batek zeharkatu zuen bere lobulu frontala eta horren ostean ez zen pertsona berdina izan. Izaera eta jokaeran aldaketa bortitzak jasan zituenez, frogatu zen lobulu frontala direla emozio, jokaera eta funtzio ejekubioen arduradunak.

Gageren lana hurrengoa zen, arkaitzetan egindako zuloetan karga explosiboak jarri behar zituen. Horretarako, zuloan polbora sartu, detonagailua jarri, arearekin estali eta metalezko makil batez zapaltzen zuen. Egun horretan area ahastu zuen eta makilarekin zapaltzerakoan txispa bat atera zen polbora estandaraziz.

Makila, metro bateko luzeera, 3cm diametro eta 6kg pisatzen zituen. Abiadura handiz irten zen eta Phineasen burua zeharkatu zuen. Eskerreko kasailetik sartu eta burugangaren gainetik irten zen, kortexa zeharkatuz.

Istripuaren ostean Gagek bizirik zirauen, baina ez hori bakarrik, momentu oro konsziente mantendu zen. Gainera, bera kabuz ibiltzeko eta koherentziaz hitz egiteko gai zen. Baina denbora aurrera joan ahala, Phineas ez zela berdina argi zegoen. Ahalmen fisiko guztiak normaltasunez garatzeko gai zen, baina bere izaera guztiz ezberdina zen. Oso pertsona ezegonkorra bihurtu zen.

Gagen kasua lehenegotariko bat izan zen lobulo frontalen funtzioak izaera, sentimendu eta interakzio sozialetan zerikusirik zutela argi uzten. Gertaera honen aurretik, lobolu frontalak funtziorik gabeko egitura irtenak ziren. Gainera kasu kliniko hau jokaeraren oinarri biologikoaren ikerkuntzari hasiera eman zion.

Gaur egun Phineas Gagen garezurra eta hau zeharkatu zuen makila Harvard Unibertstiateko Medikuntza Museoan ikusgarri dago.




sábado, 26 de diciembre de 2009

Neuropsikologia


Neuropsikologia, neurologia klasikotik eratorritako medikuntzaren atala da, zeinetan gaixotasun zerebralak konportamenduan duten eragina aztertzen den. Ezaugarri honengatik interes zientifikoa eta klinikoa sortzen du.

Alde batetik, funtzio kognitiboen antolaketa anatomo-funtzionala ulertzera garamatza. Bestetik, gaixotasun zerebral batek indibiduoaren konportamenduan izango duen eragina identifikatzen laguntzen du.

Ondorioz, neuropsikologia, ezagutza zientifikoaren atal berri bat da praktika klinikoan lagunduko duena. Bere garapena, neurozientzia eta psikologiari esker lortu ahal izan da. Neuropsikologiaren helburu nagusia, aktibitate zerebrala eta goi mailako funtzio psikologikoen arteko lotura aztertzea da.


jueves, 24 de diciembre de 2009

Nerbio ehuna osatzen duten zelulak

Nerbio ehunak, nerbio sistemaren erraiak osatzen ditu. Bi gorputzek osatzen dute, alde batetik zelula nerbiosoak, edo neuronak, eta haien luzapenak. Eta bestalde, neuroglia edo zelula glialak.

Neuronak, forma ezberdinetakoak izan daitezke, eta luzapen asko eduki ditzakete. Kinada nerbiosoak garraiatzen espezializaturik daude. Aintzina uste zen zelula hauek ugaltzen ez ziren zelula bakarrak zirela, gaur egun badakigu ugaldu egiten direla, baina oso abiadura motelean. Hiru neurona mota daude:

Neurona sentsitiboak, impultsoa zelulatatik jasotzen dute.
Neurona motoreak, mezua bidaltzen dute erraiera.
Neurona konektiboak, neurona sentsitibo eta motoreen arteko ekintzak binkulatzen dituzte.




Zelula glialak, zelula laguntzaileak dira. Neuronak babestu eta elikatzen dituztenak. Gliak itsakorra esan nahi du, nerbio egoitzen sostengua osatzen duen ehuna da. Sare oso estu batek osatzen du, eta bertan zelula ezberdinak aurki daitezke:

Glia zentrala, Erdiko Nerbio Sisteman topatzen da:

Astrozitoak, zelulen euspena eta elikagai iturria.

Oligodendrozitoak, Erdiko Nerbio Sistemarako mielina sintetizatzen du.

Mikroglia, fagozitosia, Erdiko Nerbio sistemaren makrofagoa da.

Zelula Ependimarioak, likido zefalorrakideoaren mugimendua errazten du hobi ependimarioan zehar.


Glia periferikoa, Sistema Nerbioso Periferikoan topatzen da:

Schwann_en zelulak, likido zefalorrakideoa sintetizatzen du. Muga hematoentzefalikoan zehar.

Zelula kapsularrak, nerbio Sistema periferikoan mielina simtetizatzen du.

Müller_en zelulak, ganglio errakideotako zelula ganglionarrak eutsi, babestu eta elikatzen ditu.

martes, 22 de diciembre de 2009

Nerbio Sistema

Gure gorputzeko nerbio sistema bi atal dauzka, Erdiko Nerbio Sistema eta Nerbio Sistema Periferikoa.


ERDIKO NERBIO SISTEMA

Entzefaloak eta orno muinak osatzen dute. Hiru mintzek babesten dute, hauei ere meninge deritze, kanpotik barrura: duramaterra, araknoidesa eta piamaterra. Gainera, hezurrek ere babesten dituzte egitura hauek, hala-nola, kraneoa eta ornoak.

Errai hauen barnean likido zefalorrakideoa dago. Likido honek funtzio ezberdinak betetzen ditu, haien artean sustantzien elkartrukea, produktu errezidualen eliminizaioa, oreka ionikoa mantendu eta amortiguatzaile moduan.

Sistema hau osatzen duten zelulak oso era berezian antolatzen dira, bi egitura bereizten direlarik.Sustantzia grisa, non zelulen gorputzak dauden, eta sustantzia zuria, non zelula hauen luzapen dendritiko eta axoiak dauden.

Sistema hau gure gorputzeko inportanteenen artean dago, izan ere, informazioa jaso, prozesatu eta eratzunak bidaltzen ditu.

NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA

Erdiko nerbio sistemaren kanpoan dauden, edo kanpora (errai eta gorputz adarretara) luzatzen diren neuronek osatzen dute. Sistema hau ez dago babesturik ez hezurrekin ezta muga hemtoentzefalikoarekin ere, horregatik toxinen aurrean eta kalte mekanikoen aurrean babesik ez dauka. Kontzienteki egiten ez ditugun erantzunen bidez, gure barne erraiak koordinatu, erregulatu eta integratzen ditu.

Beste azpiatal hauetan desberdindu daiteke nerbio sistema periferiko. Alde batetik, Nerbio Sistema Somatikoa dago, zeinek funtzio organikoak aktibatzen dituen. Bestalde, Nerbio Sistema Autonomo edo begetatiboa dago, honek energia gastua babestu eta moderatzen du. Milaka neurona osatzen dute, oso luzeak dira eta normalean nerbiotan antolatzen dira. Erdiko nerbio sistema eta gorputzeko beste tokien artean informazioa elkartrukatzeko balio du. Azkenik, nerbio periferikoak dauzkagu, hauek hiru geruza dauzkate endorneuroa, perineruoa eta epineuroa.

domingo, 20 de diciembre de 2009

Forma eta funtzioa

















Neurologia, nerbio sistemaren akatsak tratatzen dituen zientzia da. Psikologia, pertsonen jokabidea eta haien prosezu mentalak aztertzen dituen zientzia da. Horrela esanda badirudi haien artean erlazio posiblerik ez dagoela, baina apur bat pentsatuz gero, argia da biek haien baitan garuna daukatela.

Garunaren papera argia da neurologian, nerbio sistema zentralaren parte da, kinadak jaso eta bidaltzen dituena. Horreterako, neuronetaz baliatzen da, eta akatsen bat dagoenean neurona edo zelula laguntzaileetan izaten da.

Baina alderdi psikologikoan nola jakin daiteke garuna dela tresna nagusia? Gainontzeko erraien funtzioa nahiko ezaguna da gaur eguneko medikuntzan, eta horregatik nahiko argi daukagu haien erlazioa gure jokabidean ez dela zuzena. Egia da tripako mina daukagunean, adibidez, eta osasuntsu sentitzen garenean ez dugula berdin jokatzen. Baina gure konportamendua aldatzen duena mina da, eta mina nerbio sistemaren bidez garraiatzen da gure garunera.

Bestalde, norbaitek depresioa daukanean, medikuak ematen dizkion botikak, orokorrean, neurotransmisoreak izaten dira, neuronen arteko sinapsiak areagotzeko. Modu honetan ere adimena eta memoria areagotu daitezke. Baina kasu honetan axola zaiguna depresio batetik egora "normal" batera pasatzea da. Neuronen papera trantsizio horretan.

Egia da gaur egun ez dakigula neuronen, eta batez ere garunaren papera gure jokabidean, baina badakigu erlaxionaturik egon behar dutela. Momentuz ezin da ziurtatu neurologia eta psikologiaren artean lotura dagoenik. Baina, lanabes berdina badarabiltzate, harremanik egon beharko da, ezta?


viernes, 18 de diciembre de 2009

eHealth


eHealth, da teknologia berrien erbilpenari osasun arloan eman zaion izena. Kontzeptu hau, Europa mailan sakonki zabaltzen ari da. Horren lekuko martxoan Bartzelonan egingo den konferenztia da, non eHealth eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (ICT) barnean egon diren aurrerapen guztiak bateratuko diren.

ICTak garatzen doazen heinean, gure osasun zerbitsuak eta bizi kalitatea hobetuko dira. Izan ere, teknologia hauei esker denbora pilo aurreztu ahal izango dugu. eHealthari esker orain medikua eta farmazeutikoa kontaktuan egon daitezke errezetak zuzenean hari bidaliz; edozien mediku edo hospitaleko langilek eukiko du bere esku gaixoen espedientea tekla bat sakatuz; eta gainera, gaixotasun batzuen aurrean, medikuak topa dezake Europar Batasuneko zein lurraldetan dagoen tratamendua garatuagoa gaixoari aukerarik honena eskeiniz.

eHealth week 2010 Barcelona, Espainiar Estutuak Europear Batasunaren lehendakaritza jasotzen duela eta Eurpear Batasuna, Kataluniako Generalitata eta Ticsalutek babestua, Bartzelonan egindo den konferentzia da. Bertan, Conferencia Ministerial de Alto Nivel sobre eHealth eta Conferencia y Exposición del Mundo de las TI Sanitarias batuko dira lehen aldiz konferentzia batean. Ekitaldia martxoaren 15etik, 18ra izango da eta Europa mailan eHealth gainean egingo den inportanteena izango da.


lunes, 14 de diciembre de 2009

Bidaiaren hasiera...

Klasean medikuntzarekin zerikusia duen zerbaiten gainean blog bat egin behar dugula esan digute. Egia esan blog bat sortzeko orduan zeri buruzkoa izango den argi eduki behar da. Gaia aukeratu, gai horren inguruan informazioa bilatu eta, ostean, idazten hasi.

Hasiera batean, beste klase kide batekin batera, neurokirurgia hartu nuen gaitzat. Baina, kurtsoa aurrera joan ahala, apur bat sakondu eta neurologiara pasa nintzen. Oraingo honetan, eta bloga dela medio, giza buruaren barnean bidai bat egitea gustatuko litzaidake. Horretarako, neurologia eta psicologiaren arteko fusioa egiten saiatuko naiz.

Egia esateko, ez da dibulgazio zientifikoko blog bat izango honako hau. Izan ere, ni neu oraindik ez naiz medikua. Baina blog batek burutik gurutzatzen den edozein ideia plazarezteko bide paregabea denez, buruaren beraren forma eta funtzioan hausnartuz burutik pasatzen zaidana argitaratuko dut.


Besterik gabe, agur bero bat irakurtzeko denbora duen edonorri eta hurrengo baterarte.