
Neuromaketinga, neurozientzietan erabiltzen diren teknikak merkataritzaren munduan erabiltzean datza.Modu horretan iragarkiek giza garunean dituzten efektuak ikertzen dira. Bere helburua kontsumidoreen jokaera aurreikustea da. Beraz, merkatal ikerketa mota bat, zeinetan neurri biometrikoak erabiltzen diren.
Marketing mota berri honek, publizitatean erabiltzen diren teknika eta baliabideen hobekuntza ekar dezake. Gainera, merkataltekniaren barruan dauden erronken artean garrantzitsuena lor dezake: adimena eta hartzailearen jokabidearen arteko erlazioa ulertzea.
Dena den, badago praktika honen aurka dagoen jendea. Haien aburuz, bezeroen erabakiak kontsumo aldetik kontrolatzera hel gaitezke neuromarketingari esker. Kritika gogorra egiten dute, mota honetako teknikak giza intimitatearen aurkakoak baitira norbanakoen emozioak bidera ditzatekelako produktu konkretuetara. Le Mondek dioenez,publizidade subliminaren azken bertsioa da neuromarketinga. Izan ere, burua iragarkiz betetzen du pertsona ohartzen ez delarik.
Antonio Damasio (*Phineas Gagen gainean asko ikertu zuena) bezalako neurozientifikoak, erabakiak hartzerako orduan emozioek eta giza garunaren mekanismo inkontzienteak duten papera ikertu dute. Hala eta guztiz ere, gaur eguneko ikerken atal nagusia boluntarioek esaten duten gauzetan oinarritzen da, eta hauek ez dute zertan egiazkoak izan behar. Neuromarketingak limite hori gainditu nahi du.
Munduan zehar hainbat aholku-enpresa neuromarketingera dedikatzen dira eta elkarte ezberdinentzat lan egin dute. Baina, orokorrean, bezero hauek pribazitatea eskatzen dute zientziaren atal honekin erlazionaturik egon nahi ez dutelako. Zientziren atal honek manipulazio eta kontrolarekin duen loturagatik.
Hemen artikulu interesgarri baten linka eta bideo batena jarriko ditut. Bideoa astunegia zen hona igotzeko, eta artikula hemen azaldutakoa sakontzen du.
http://www.mujeresdeempresa.com/marketing/marketing060301.shtml
http://www.youtube.com/watch?v=pF9jo3WKgNo&NR=1&feature=fvwp