martes, 19 de enero de 2010

Neuromarketing

Neuromaketinga, neurozientzietan erabiltzen diren teknikak merkataritzaren munduan erabiltzean datza.Modu horretan iragarkiek giza garunean dituzten efektuak ikertzen dira. Bere helburua kontsumidoreen jokaera aurreikustea da. Beraz, merkatal ikerketa mota bat, zeinetan neurri biometrikoak erabiltzen diren.


Marketing mota berri honek, publizitatean erabiltzen diren teknika eta baliabideen hobekuntza ekar dezake. Gainera, merkataltekniaren barruan dauden erronken artean garrantzitsuena lor dezake: adimena eta hartzailearen jokabidearen arteko erlazioa ulertzea.


Dena den, badago praktika honen aurka dagoen jendea. Haien aburuz, bezeroen erabakiak kontsumo aldetik kontrolatzera hel gaitezke neuromarketingari esker. Kritika gogorra egiten dute, mota honetako teknikak giza intimitatearen aurkakoak baitira norbanakoen emozioak bidera ditzatekelako produktu konkretuetara. Le Mondek dioenez,publizidade subliminaren azken bertsioa da neuromarketinga. Izan ere, burua iragarkiz betetzen du pertsona ohartzen ez delarik.


Antonio Damasio (*Phineas Gagen gainean asko ikertu zuena) bezalako neurozientifikoak, erabakiak hartzerako orduan emozioek eta giza garunaren mekanismo inkontzienteak duten papera ikertu dute. Hala eta guztiz ere, gaur eguneko ikerken atal nagusia boluntarioek esaten duten gauzetan oinarritzen da, eta hauek ez dute zertan egiazkoak izan behar. Neuromarketingak limite hori gainditu nahi du.


Munduan zehar hainbat aholku-enpresa neuromarketingera dedikatzen dira eta elkarte ezberdinentzat lan egin dute. Baina, orokorrean, bezero hauek pribazitatea eskatzen dute zientziaren atal honekin erlazionaturik egon nahi ez dutelako. Zientziren atal honek manipulazio eta kontrolarekin duen loturagatik.

Hemen artikulu interesgarri baten linka eta bideo batena jarriko ditut. Bideoa astunegia zen hona igotzeko, eta artikula hemen azaldutakoa sakontzen du.

http://www.mujeresdeempresa.com/marketing/marketing060301.shtml


http://www.youtube.com/watch?v=pF9jo3WKgNo&NR=1&feature=fvwp


sábado, 16 de enero de 2010

Dieta egitea ez omen da hain erraza

Hurrengo bideoan janariarenganako pertsona batzuek duten adikzioa azaltzen da. Ikerketa honen ostean antzeman da kasu batzuetan dieta egitea hain erraza ez dela. Izan ere, pertsona batzuen kasuan, arazoak neurologian du bere oinarria.




Bideoan ikusi ahal izan dugunez, pertsona batzuen errekonpentsa zentruak janari irudietara sentikorragoak dira. Horregatik dieta egiten saiatzen diren bakoitzean, huts egiten dute. Kasu horietan, dieta egiteari uzten diotenak helburuak lortu baino lehen, ez da gogo nahikorik jartzen ez diotelako. Baizik eta, haien garunak dietaren aurkako mezuak bidaltzen dizkietelako.


Aurkikuntza honek, beste hainbat ikerketetan lagundu dezake. Janariarenganako gehiegizko erakarpena ematen den bezala, azter daitezke beste adikzioen zergatiak. Errekonpentsa zentruak estimulu ezberdienen aurrean kitxika daitezke, pertsona hauen kasuan janariaren aurrean da. Beste kasuetan drogen aurrean, erosketen aurrean edo harriskuaren aurrean izan daiteke.

Baina, nola daki zentru honek zeren aurrean kitxukatu behar den? Nola erabakitzen da zein den estimulua? Eta inportanteena, honek guztiak badauka erlaziorik gure izaerarekin? Hau da, gure erabakiak, gustuak eta jokaerak zentru honen estimulazioarekin zerikusirik ba ote du?

lunes, 11 de enero de 2010

Bilinguismoa

Orain arte, orokorrean, uste zen hizkuntza bat baino gehiagotan mintzatzen garenok, garunaren area ezberdinak erabiltzen genituela gure hizkuntz ahalmen hauetarako. Baina herrialde ezberdinetako zientifikoek egindako ikerketa batean ikusi daitekeenez, garunaren ezkerreko nukleo kaudatuan editen da hizkuntzen ezberdintzapena.





Bideoan azaltzen denez, hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten duten pertsonek, zirkuito neuronal berdina darabiltze hizkuntz ezberdeinentzeko. Zirkuito hau, ezkerreko nukleo kaudatua da, eta hizkuntzaren arabera adaptatzen da.


Garunaren area hau klateturik dagoenean, pertsonak hizkuntza entzuterakoan ezberdintzen dute. Baina, mintzatzerakoan, batetik bestera pasatzen dira ohartu gabe. Holako kasuak ikus daitezke tratamendu onkologikoen ostean.


Kimioterapia jaso duten pertsonetan garuneko area hau kalteturik gerta daiteke. Kalte horren ondorioz, bere ama hizkuntza ez denean mintzatzen direnean, jakin gabe dakiten beste hizkuntz batera pasatzen dira. Ulertu ulertzen dute, baina espresatzeko orduan arazoak dituzte. Gainera, nahiz eta bigarren (edo hirugarren) hizkuntza hori menperatu, tratamenduaren ostean gaitasun hori galtzera hel daitezke.

jueves, 7 de enero de 2010

Ikasteko ahamenak eta birsorkuntza neuronala



Ikerlari batzuen ustez, gure ikasteko ahalmena neuronen birsorkuntzarekin estuki lotuta dago. Teoria honen arabera, berriztatzen diren neuronak, hiltzen direnak ordezkatzea baino funtzio garrantzitsuago bat daukate. Sortzen diren neurona berri hauek gure garuna eguneroko esperientzietara adaptatzen omen dute.

Animaliekin egindako ikerkuntza batean, helduengan sortzen ziren neurona berriak aztertu zituzten. Saguen hipokanpoan jaiotzen diren zelulak ikertu zituzten. Sortu eta egun batzuetara neurona horiek jaiberri baten oso antzekoak ziren malgutasun eta funtzioaren aldetik. Eta malgutasun hori da pentsarazten gaituena birsorkuntza neuronala beharrezkoa dela ikasketa eta memoria prozesuetarako helduetan.

Jaioberri baten garun barnean dauden neuronak bereziak dira ume horrek oraindik bere kabuz ezer ere ez duelako ikasi. Zelula horiek umea garatzen doan heinean garatuko dira ere. Horrela umeak hitz egiten, ibiltzen, irakurtzen... ikasiko du. Helduengan mota horretako neuronak topatu izana oso garrantzitsua da.

Alde batetik, orain arte neuronak berriztatzen ez zirela pentsatzen genuelako. Eta bestetik, gauza berriak nola ikasi ditzakegun azaltzen duelako. Izan ere, neuronak badira gure oroimen eta ahalmenen gordeleku, zelula horiek hiltzerakoan gauzak ahastuko genituzke, eta berriztatzen ez direlaren teoria jarraituz, egunero gero eta gutxiago jakingo genuke. Baina, egoera patologikoak alde batera utzita, badakigu hori horrelakoa ez dela eta gauza berriak ikasi ditzekuga denbora joan ahala aurretik genekizkienak ahastu gabe.

domingo, 3 de enero de 2010

Sigmund Freud

Sigismund Schlomo Freud (1856-1939), mediku eta neurologo austriarra, psikoanalisiaren aita.

Hasieran hipnosiarekin interesatu zen eta teknika hau erabili zuen gaixotasun mentalak tratatzeko. Gerora, hipnosia alde batera utzi zuen, baina ez guztiz, asoziazio askea eta ametsen analisia jorratzeko. Horrekin, gaur egun "hitzaren sendagaia" moduan ezagutzen duguna sortzeko. Hau guztia psikoanalisiaren hasiera puntua izan zen.

Freuden teoriak eta pazienteei ematen zien tratamendua polemika handia sortu zuten XIX. mendeko Vienan. Haien gaineko eztabaida gaur egunerarte dirau. Bere ideak sarritan kritikatzen dira eta jende askok Freuden obra pentsamenduaren eta kulturaren arloan deskribatzen du medikuntza eta neurozientzietan baino.

Freudek bi kanpo garatu zituen aldi berean. Alde batetik, adimen eta giza jokaeraren inuruko teoria bat sortu zuen. Eta bestalde, teknika terapeutiko berriak garatu zituen gaixotasun psikikodunentzat.